Gizartea -

Emaztea aske dago

Behin-behinekoz aske Urbiolako desagertzearekin lotu zuten gizona

Maria Angeles Germanen desagerpenarekin zerikusia izatea leporatzen diote. Emakumea abuztuaren 9an ikusi zuten azken aldiz, egun horretan atxilotuarekin hitzordua zuen Garesen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lizarrako Instrukzioko bigarren Epaitegiko arduradunak behin-behineko askatasuna eman dio asteartean Maria Angeles Germanen desagerpenagatik atxilotutako gizona. 44 urteko Urbiolarra abuztuaren 9an desagertu zen.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak jakitera eman duenez, erabakiaren ondorioz, gizona Lizarrako epaitegian aurkeztu beharko da hil bakoitzeko 1 eta 15ean.

Hedabideen artean sortutako ikusmina dela eta, atxilotua Polizia Foralaren auto batean iritsi da Lizarrako epaitegietara 10:30 aldera, epailearen aurrean deklarazioa egiteko aurreikusitako ordua baino ordu erdi lehenago. Deklarazioak bi ordu t''erdi iraun ditu.

Abuztuaren 9tik

Polizia Foralak Barbarineko J.M.C.P. eta B.A. senar-emazteak atxilotu zituen iragan astean ustez Germanen desagerpenarekin zerikusia zutelakoan. Emakumea abuztuaren 9an desagertu zen.

Maria Angeles German senarrarekin Urbiolan duen ostatuan ikusi zuten azken aldiz. Egun horretan atxilotuarekin hitzordua zuen Garesen. Hortik aurrera, ez dute Maria Angelesen eta bere kotxearen berririk izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea