Gizartea -
Azaroaren 8tik 12ra
Zientzia Astea asteazken honetan hasiko da jarduera ugarirekin
Besteak beste, Bilboko Bizkaia Aretoak, Donostiako Tabakalerak, Gasteizko Bibat Museoak eta Barakaldoko Clara Campoamor Zentroak hartuko dituzte jarduerak.
eitb.eus
Zientzia Astea urtero azaroan egiten den ekimena da. Asteazken honetan hasiko da, Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera, tailer, hitzaldi, bisita gidatu eta erakusketa ugari eskaintzeko, eta zientziarekin lotutako erakundeek eta ikertzaileek parte hartuko dute bertan, euren lana herritar guztiengana hurbiltzeko.
Ekimenarekin bat egingo du azaroaren 8tik 12ra bitartean, tailerrak, txoko zientifikoak, ibilbide didaktikoak, erakusketak, lehiaketak, txangoak, bisita gidatuak eta abar aurkituko dituzte inguruan dutenari buruz jakin-mina duten guztiek Bilboko Bizkaia Aretoan, Donostiako Tabakaleran, Gasteizko Bibat Museoan eta, aurten berritasun bezala, Barakaldoko Clara Campoamor Zentro Zibikoan. Hitzaldiak, tailerrak eta ikuskizun zientifikoak izango dira horietan guztietan ikusgai.
Besteak beste, botanika, matematika, arkeologia, astronomia, genetika eta kirola, geologia, kimika, telekomunikazioak, robotika, historia, dendrokronologia, ingeniaritza, pintura, fisika, hizkuntza eta biologia hobeto ezagutu ahalko dituzte bertaratzen diren guztiek Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren XVII. Astean, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) antolatuta.
Horren guztiaren berri, hemen: http://zientzia-astea.org/eu/.