Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Gizon batek ustez emaztea hil du Granadan

Andaluziako Gobernuak jakitera eman duenez, emakumeak 37 urte eta hiru seme-alaba zituen. Inoiz ez zuen salaketarik jarri bikotekidearen kontra.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko batek ustez 37 urteko emaztea hil du gaur Alhama de Granadan (Granadan), Andaluziako Gobernuak jakitera eman duenez.

Biktima hiru seme-alaben ama zen, ez zuen inoiz Emakumearen Informaziorako Udal Zentrora jo eta ez zuen behin ere bikotekidearen kontrako salaketarik jarri.

Dirudienez, oso ezaguna zen herrian eta urteak zeramatzan bertan bizitzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea