Gizartea -
Erandio (Bizkaia)
Kontrako noranzkoan zihoan auto batek ezbeharra eragin du Enekurin
Drogen proban positibo eman du gidariak. Bi pertsona arin zauritu dira istripuan.
Agentziak | Erredakzioa
Kontrako noranzkoan zihoan auto batek istripu bat eragin du ostiral honetan, BI-604 errepidean, Enekuriko jaitsieran, Erandion (Bizkaia). Gidariak positibo eman du drogen proban. Bi pertsona zauritu ezbeharrean.
Istripua 06:30 aldera gertatu da. Opel Vectra autoak Ford Moneo baten aurka aurrez aurre talka egin du. Azken horrek beste ibilgailu baten aurka talka egin du, Opel Astra baten kontra, hain zuzen ere.
Azken bi ibilgailuetako gidariak, Asuako noranzkoan, arin zauritu dira. Kontrako noranzkoan zihoan pertsona, ostera, onik atera da.
Ondoren, ertzainek droga azterketa egin diote eta positibo eman du.
Ezbeharraren ondorioz, Asuara joateko errei bakarra hiru orduz itxi behar izan dute. Auto-ilara luzeak izan dira.