Gizartea -
Madrilen
Jesus Neira ospitaleratuta, burmuineko hemorragia batek jota
Asteazkenean, Antonio Puerta, 2008an eraso egin zion gizonezkoa, hilik aurkitu zuten.
Erredakzioa
Jesus Neira irakaslea ospitaleratu egin zuten atzo Majadahondan (Madril), burmuineko hemorragia batek jota, Gobernu autonomikoaren iturriek jakinarazi dutenez. Zainketa berezien unitatean daukate.
2008an koman egon zen, Antonio Puertak eraso egin baitzion. Puerta ustez bikotekidea jotzen ari zen, eta Neira emakumea defendatzen saiatu zen.
Hain justu, Puerta hilik aurkitu zuten asteazkenean, ustez droga gaindosi batek jota.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea