Gizartea -

Gasteiz

Gasteizko Udalak sei udaltzaini espedientea ireki die, isun gehiegi jartzeagatik

Gorka Urtaran alkatearen esanetan, bi astetan 3.353 isun ezarri dituzte hirian, epe horretan ohikoena 600 jartzea denean.

Udaltzain bat isuna jartzen Gasteizen.
Udaltzain bat isuna jartzen Gasteizen.
Udaltzain bat isuna jartzen Gasteizen.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udalak sei udaltzaini espediente informatiboa ireki die, isunak gehiegikeriaz jartzen ari direla egiaztatu ostean. Hala iragarri du Gorka Urtaran alkateak.

"Agente batzuk, % 8 eta % 10 artean, gehiegikeriaz eta arrazoirik gabe ari dira isunak jartzen azken egunetan", adierazi du Urtaranek.

Udaltzainek lan-baldintza hobeak exijitzen dituzte, eta Udala konbentzituta dago "zorroztasun greba" bat egiten ari direla, presio neurri gisa. Ohartarazpen bat nahikoa izaten den kasuetan isunak jartzen ari dira agenteak.

Udalak emandako datuen arabera, bi astetan 3.353 isun ezarri dituzte, ohikoena epe horretan 600 jartzea denean. Eta Urtaranek ondoko adibidea aipatu du: hilabeteak isunik jarri gabe igaro ostean eta hilabete zehatz batean gehienez 9 jarri ondoren, udaltzain batek bat-batean 109 isun ezarri ditu hamabost egunetan.

"Hau zorroztasun greba ez bada, antza handia dauka", erantsi du. Alkateak gogoratu du horrelako protestak ez direla zilegi eta gaineratu du udaltzainen gehiengoa "profesionaltasunez eta zintzotasunez" ari dela lanean.

Azken bi asteetan ezarritako isunak kentzeko aukeraz galdetuta, Urtaranek esan du aukera guztiak aztertu dituztela, baina horretarako aukerarik ez dagoela, prebarikazioa izango litzatekeelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala berriak Gizartea Gaurko titularrak Gasteiz berriak Gaurko azken ordukoa Lan gatazkak azken ordukoa Zehapenak Euskadin