Gizartea -
World Cheese Awards
54 euskal gazta, munduko onenen artean
Idiazabal jatori izendapenak eta Artzai Gazta elkarteak 9 urrezko domina, zilarrezko 12 eta brontzezko 33 eskuratu dituzte Londresen egin den munduko lehiaketa garrantzitsuenean.
agentziak | erredakzioa
Idiazabal jatorri izendapeneko eta Artzai Gazta elkarteko 31 gaztandegik 54 domina lortu dituzte munduko gazta lehiaketa garrantzitsuenean, Londresen egin den World Cheese Awardsen.
Idiazabal jatorri izendapenak eta Artzai Gaztak jakinarazi dutenez, 9 urrezko domina, zilarrezko 12 eta brontzezko 33 eskuratu dituzte 3.001 gaztak parte hartu duen norgehiagokan. "Taste of London" azokaren barruan izan da lehiaketa, eta epaimahaia 26 nazionalitatetako 250 dastatzailek osatu dute.
Idiazabalek eta Artzai Gaztak lortutako 54 sarien artean, Jose Ignacio Ugartemendiaren eta Manuel Bengoetxearen gaztandegiek eskuratutako bi urrezko dominak azpimarratu behar dira. Azken horrek, gainera, lau domina lortu ditu, Azkarrak eta Jose Antonio Garmendia Irastorzak bezalaxe.