Gizartea -
INDARKERIA MATXISTA
Emakume bat hil du ustez bere bikotekideak Castellon
Ustezko erasotzailea hilik aurkitu dute.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
30 urteko emakume bat hil du tiroz, ustez, 40 urteko bere bikotekideak Castellongo Vinaros udalerrian. Ikerketako iturriek baieztatu dutenez, ustezko erasotzailea ere hilik aurkitu dute eta, antza, suzko arma baten ondorioz hil da.
Poliziak ikerketa bat abiatu du, baina lehen hipotesien arabera genero indarkeria kasu bat da.
Larrialdi zerbitzuetako iturriek azaldu dutenez, 07:20an jaso dute abisua Vinaros udalerriko etxebizitza batean tiro hotsak entzun dituztela esanez. Berehala, anbulantzia bat bertaratu da, baina medikuek ezin izan dute bi pertsona horien heriotza baieztatu besterik egin. Biak ere tiroz hil omen dira.
_________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.