Gizartea -
ELURRA
Mondragon Unibertsitateak bertan behera utzi ditu 4 campusetako arratsaldeko eskolak
Elur-maila 200 metrora jaitsi delako eta eskualdera iristeko hainbat mendatetan kateak behar direlako hartu du erabakia Mondragon Unibertsitateak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Mondragon Unibertsitateak bertan behera utzi ditu gaur arratsaldeko eskolak Aretxabaleta, Arrasate, Eskoriatza eta Oñatiko campusetan, elurra dela eta.
Unibertsitateak jakinarazi duenez, zerbitzu akademikoa internet bidez ematen jarraituko du.
Elur-maila 200 metrora jaitsi delako eta eskualdera iristeko hainbat mendatetan kateak behar direlako hartu du erabakia Mondragon Unibertsitateak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea