Gizartea -
Eguraldia
Hotzagatik eta izotzagatik ezarritako abisu horia ostegunera arte luzatu dute
Osteguneko 10:00ak arte egongo da indarrean abisua.
eitb.eus
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak astelehenean hotzagatik eta izotzagatik ezarritako abisu horiak ostegunera arte luzatzea erabaki du.
Hala, hiru abisu ezarri dituzte: astearte gauerako (21:00etatik 00:00etara), asteazken goizalderako (00:00etatik 10:00etara) eta ostegun goizalderako (00:00etatik 10:00etara). Euskalmeten arabera, tenperatura baxuak erregistratuko dira barnealdean, eta izotz txikia egingo du, batez ere Araban.
Horrez gain, izotz gardena izateko arriskua ere badago.
Astelehenean, tenperatura oso hotzak erregistratu zituzten EAEko ondorengo puntu hauetan:
Arabako Pagoeta: -8,6
Albaina: -7,5
Agurain: -5,5
Abetxuko: -4,6
Berastegi: -3,3
Otxandio: -2,8