Gizartea -

Bizkaia

Gizon baten hilotza aurkitu dute Bermeoko portuan, uretan

Antza, gizon gazte baten gorpua da, baina oraindik ez dute identifikatu, dokumentaziorik ez zeramalako.

Gorpua goizeko 11:15ean aurkitu du portutik paseatzen zebilen pertsona batek. Argazkia: EiTB
Gorpua goizeko 11:15ean aurkitu du portutik paseatzen zebilen pertsona batek. Argazkia: EiTB
Gorpua goizeko 11:15ean aurkitu du portutik paseatzen zebilen pertsona batek. Argazkia: EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon baten gorpua aurkitu dute astearte honetan, goizez, Bermeoko portuan (Bizkaia), ur gainean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Gorpua goizeko 11:15ean aurkitu du portutik paseatzen zebilen pertsona batek, eta berak eman du abisua.

Erreskatatu dutenean egiaztatu dute hilda zegoela, eta auzitegiko arduradunei deitu zaie, gorpua atera eta Bilboko Auzitegi Zerbitzura eramateko eta han autopsia egiteko. Gorpua ez dute oraindik identifikatu, gizonak dokumentaziorik ez zeramalako.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Gaurko albisteak Bizkaia Gizartea albisteak Albisteak