Gizartea -
Gertaera
Emakume bat hil da Oiartzunen etxe batean izandako sutean
Biktima etxebizitza barruan zegoen. Erreskate lanetan aritutako udaltzain bat ere kea arnastuta zauritu da.
Erredakzioa
56 urteko emakume bat hil da Oiartzunen, Gipuzkoan, horren etxean sortutako sutearen ondorioz. Herrizaingo Sailak jakitera emandakoaren arabera, udaltzain bat ere zauritu da biktima erreskatatzen ari zela kea arnastuta.
Sutea 18:30 aldera hasi da Karaez kalean da eta zerk sortu duen ez dago oraindik argi.
Biktima, 56 urteko emakumea, etxebizitza barruan zegoen, eta handik bizirik atera badute ere, bertan hil da.
Erreskatean parte hartu duen udaltzain bat ere zauritu da, kea arnastuta, eta Donostia Ospitalera eraman behar izan dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea