Gizartea -

Gertaera

Bertan behera, ostegunean Bilboko Itsasadarrera eroritako gizonaren bilaketa

Segurtasun sailak aditzera eman duenez, lana mugatu dezaketen zantzuak atzemanez gero soilik abiatuko dute berriz bilaketa.

Gizona aurkitzeko bilaketa lana. Argazkia: Iker Salgado
Gizona aurkitzeko bilaketa lana. Argazkia: Iker Salgado
Gizona aurkitzeko bilaketa lana. Argazkia: Iker Salgado

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larrialdi zerbitzuek bertan behera utzi dute gaur eguerdian joan den ostegunean Bilboko Itsasadarrera eroritako gizonaren bilaketa. Segurtasun sailak aditzera eman duenez, lana mugatu dezaketen zantzuak atzemanez gero soilik abiatuko dute berriz bilaketa.

Ezbeharra ostegunean gertatu zen, 12:30ean, Erriberako Merkatuaren parean. Gizon bat uretara erori zen. Inguruan zegoen pertsona batek uretara jauzi egin zuen laguntzeko, baina ezin izan zuen aurkitu.

Ertzaintzako urpekariek eta itsas taldeko kideek larunbat goizean berrekin diote bilaketari Guggenheim Museoaren inguruan.

Guardia Zibilaren itsasontzi batek ere hartu du parte bilaketan, baita Itsas Salbamenduak, Gurutze Gorriak eta Bilboko Suhiltzaileek ere. Dena den, eguerdian bilaketa bertan behera uztea erabaki dute, gorpua aurkitzea ahalbidetu dezaketen zantzuak atzeman arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Azken ordukoa Bizkaia Gizartea albisteak Eguneko albisteak