Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

33 emakume arrisku egoera handian daude genero-indarkeriagatik

Biktimek ekintzak salatu behar dituztela nabarmendu du Rubalkabak. Aurten 58 emakume hil dira Estatuan emakumearan aurkako indarkeriaren ondorioz.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainian 100.000 emakume inguruk genero-indarkeriaren biktima izateagatik arreta jasotzen dute, eta horietatik 33 arrisku egoera handian daude, egunero “goizez, arratsaldez, eta gauez” zaintza behar baitute.

Guztira, emakumearen aurkako indarkeriaren jarraipenerako datu-baseak 178.000 emakumeren informazioa du.

Astelehenean horrela adierazi zuen Alfredo Perez Rubalkaba Gobernuko lehen presidenteorde eta Barne ministroak, eta urte honetan zehar genero-indarkeriagatik 58 emakume hil direla tamaldu zuen. Datu "izugarri" horrekin 2009an izandako hilketa kopuruak gora egin du.

Rubalkabak Santanderren hitzarmen bat sinatu du Jarraipen Osoko Sistemarekin bat egin behar duten Kantabriako 12 udalerritako alkaterekin.

Gobernuko bozeramaileak genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeei “beldurra galtzeko” eta ekintzak salatzeko eskau die. Ildo horretan, gaineratu du aurten eman diren hilketetatik bederatzi edo hamar kasuetan soilik aurretiko salaketa bat zegoela, beste askotan egon ez den bitartean.

"Jarraipen Osoko Sistema"

Rubalkabak gogorarazi duenez, “Jarraipen Osoko Sistema” Barne Ministeritzak sortutako datu-basea da. Bertan mehatxuak jasatea edo indarkeriaren biktima izatea salatzen duten emakumeen informazioa sartzen da. Hainbat kasuren polizia eta epaitegietako txostenak gehitzen zaizkio, eta horrek guztiak emakume bakoitzak duen arriskua ebaluatzea eta behar izanez gero maila hori igotzea ahalbidetzen du, “gehiago zaindu eta babestea”z gain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea