Gizartea -
TRAFIKOA
Auto-ilara luzeak izan dira Araban, Gabonetako irteera operazioa dela eta
Armiñonen eta Lopidan izan dira pilaketa handienak, bost kilometrorainokoak. Goizeko lehen orduan Biriatun ere auto ilarak izan dira, baina arazoa konpondu da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Auto-ilara luzeak sortu dira Araban larunbat goiz honetan, Armiñon eta Lopida herrien parean, Gabonetako irteera operazioa dela eta.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, goizean goiz hasi dira arazoak. Lopidan, N-622 errepidean, Madrilgo noranzkoan, hiru kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira. Armiñonen, berriz, A1ak eta AP1ak bat egiten duten errepidean bost kilometroko ilarak egon dira.
Goizeko lehen orduan, Irunen ere, Bilboko noranzkoan, izan dira pilaketak, baina konpondu dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak gaur
Trafikoa
Araba
Gipuzkoako trafiko telefonoa
Trafikoko web-kamerak Bilbon
Albisteak Gaur
Albisteak