Gizartea -
Bartzelonako Ramblan
Tarragonan emazte ohia eta semeak hil omen zituen gizona entregatu da
Emakumea eta bi haurrak bainuontzian aurkitu zituzten, igeltsuz eta zementuz estalita. Atxilotuak emazte ohiarengandik urruntzeko agindua zuen 2009tik.
Erredakzioa
Tarragonan 26 urteko emakume bat eta sei eta bi urteko haurrak hil omen zituen gizona entregatu egin da goizaldean, Bartzelonan. Emakumearen eta bi haurren gorpuak bainuontzian aurkitu zituzten, igeltsuz eta zementuz estalita, urriaren 17an.
&' || 'nbsp;Atxilotua hildako emakumearen senar ohia da. Desagertuta zegoen gertaera izan zenetik, eta Marokora ihes eginda zegoela uste zuen Poliziak baina azken egunak Belgikan eman dituela konfirmatu du Poliziak.
Ustezko hiltzailea Tarragonara eraman dute eta hurrengo orduetan epailearen esku utziko dute.
Bikotekideek hilabete batzuk zeramatzaten bananduta, ez ziren elkarrekin bizi, eta gizonak emazte ohiarengandik urruntzeko agindua zuen 2009tik. Emakumeak agindu hori bertan behera uzteko eskatu zion epaileari, baina honek ezezkoa eman zion.