Gizartea -

Itzulera

Ondarroan etxetik irtenarazi zituzten azken zazpi familiak itzuli egin dira

Lur-jauzi baten ondorioz, 176 familiak etxetik atera behar izan zuten, 2016ko martxoan, Kamiñalde auzoan, baina pixkanaka-pixkanaka itzultzen joan dira.

Lur-jausia 2016ko martxoan izan zen, Kamiñalde auzoan. EFE
Lur-jausia 2016ko martxoan izan zen, Kamiñalde auzoan. EFE
Ostiral honetan itzuli dira etxera Kamiñalde auzoko azken familiak

1:23

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2016ko martxoaren 8an lur-jauzi baten ondorioz Ondarroan (Bizkaia), Kamiñalde auzoan, etxetik irtenarazi zituzten azken zazpi familiak bertara itzuli dira ostiral honetan, eraikinak birgaitzeko obrak amaitu ostean.

"Hilabete oso gogorrak izan dira, baina honelako tamainako arazo bati irtenbideak emateko gai izan garela esan dezakegu gaur", nabarmendu du Zunbeltz Bedialauneta alkateak.

ZUNBELTZ BEDIALAUNETA ARGAZKIA ONDARROAKO UDALA

ZUNBELTZ BEDIALAUNETA ARGAZKIA ONDARROAKO UDALA

Zunbeltz Bedialauneta Ondarroako alkatea. Argazkia: Ondarroako Udala

Hala ere, lehen zinegotziak ohartarazi du Kamiñaldeko arazoa ez dela amaitu, izan ere, mendi-magala egonkortzeko obren azken fasea amaitzeko dago, baita lurraldeetako jabeekin konponbidea aurkitzeko eta itxita jarraitzen duen bidea irekitzeko.

Halaber, Bedialaunetak azaldu duenez, beste erakundeengandik jasotako laguntzak "ez dira nahikoa izan", eta, horregatik, Udalak zor "handi" bati aurre egin beharko dio.

Eusko Jaurlaritzak 2,3 milioi euro zuzenduko ditu, eta Bizkaiko Foru Aldundiak 2,5 milioi jarriko ditu, Ondoarroako Udalari bi milioi euroko mailegu bat eskaintzeaz gain, udal kutxako diruarekin aurre egin ahal izateko. Horri gobernuak jarritako 2,18 milioiak gehitu behar zaizkio.

Gainera, Ondarroako Udalak bost milioi euroko mailegu bat eskatu du, Kamiñaldeko lanengatik sortutako zorrari aurre egin ahal izateko, udalerriaren urtebeteko aurrekontuaren erdia, alegia.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gizartea albisteak Ondarroa argazkiak Gaurko azken orduko albistea Luiziak gaur Lea-Artibai gaur