Gizartea -

Grooming

Gazte bat atxilotu dute Argentinan Iruñeko adingabe bati sexu-jazarpena egiteagatik

Interneten beste adingabe baten itxurak egin zituen atxilotuak iragan udan. Horrela, biktimak argazki bat erdi biluzik bidaltzea lortu zuen atxilotuak.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak, Interpolekin eta Argentinako Santa Fe probintziako Poliziarekin elkarlanean, 18 urteko gazte bat atxilotu du, 'grooming' edo Internet eta sare sozialen bidez sexu-jazarpen delitu baten egilea izatea egotzita.

Polizia Nazionalak agiri batean jakitera eman duenez, Interneten beste adingabe baten itxurak egin zituen atxilotuak iragan udan. Horrela, biktimak argazki bat erdi biluzik bidaltzea lortu zuen atxilotuak.

Behin argazkia eskuan zuenean, atxilotuak biktimari xantaia egiten hasi zitzaion, bere eskakizunak asebetetzen ez baldin bazituen irudia sare sozialetan argitaratzeko mehatxu egin zion.

Iruñeko adingabeak gertatutakoa azaldu zien poliziei, eta Poliziak ikerketa abiatu zuen. Sare sozial bat erabiltzen ari zela foro bateko pertsona ezberdinekin hitz egiten hasi zen.

Whatsapp taldea

Foro horretan, gaien inguruan eztabaidatzen jarraitzeko asmoarekin, Wahatsapp aplikazioaren talde baterako sarbidea estekatu zuen pertsona batek. Biktima bertan sartu egin zen. Beste 50 kide ziren taldean.

Une batean, taldeko kide bat, modu pribatuan, salatzailearekin harremanetan jarri zen, Argentinako adingabe baten itxurak eginez.

Orduz geroztik, elkarrizketa hasi zuten eta atxilotuak, neska baten plantak eginez, lagunarteko argazkiak bidali zizkion biktimari, haren konfiantza lortzeko asmoz. Horrela, adingabeak erdi biluzik argazki bat bidaltzea lortu zuen.

Ondoren, adinez nagusi eta gizona zela jakinarazi zion atxilotuak biktimari mezu batean. Sexu bideo-dei bat izateari uko egiten baldin bazion argazkia argitaratzeko mehatxu egin zion gizonak.

Ikerketa konplexu baten ondoren, ustezko erasotzailea Argentinan kokatu zuten. Horregatik, Interpolekin eta Argentinako Fiskaltzarekin harremanetan jarri ziren ikertzaileek. Ustezko egilea atxilotu eta haren etxea miatu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Iruñea gaur Tratu txarrak Espainian Delituak argazkiak Sare sozialak Salaketak argazkiak Gizartea bideoak Albisteak Buenos Airesko albisteak