Gizartea -
Droga trafikoa Nafarroan
Droga telefonoz saltzen zuen talde bat desegin dute Nafarroan
Kontsumitzailea saltzailearekin telefono bidez jartzen zen harremanetan, eta azken hori joaten zen bezeroarengana, droga eskura emanez.
Agentziak | Erredakzioa
Guardia Zibilak droga telefono bidez saltzen zuen talde bat desegin du Zangozan.
Guardia Zibilak ohar batean azaldu duenez, kontsumitzailea saltzailearekin telefono bidez jartzen zen harremanetan, eta azken hori joaten zen bezeroarengana, droga saltzeko.
Ikerketa apirilean abiarazi zuten, Zangozan droga kontsumoak gora egin zuela eta herritarren artea droga trafikoagatik “alarma soziala” piztu zela antzeman ostean.
Zangozan, Iruñean eta Atarrabian jarduten zuen aipatu taldeak. Guztira, 29.250 euro antzeman dituzte drogatan.
Bi pertsona atxilotu dituzte. Epaiketaren zain, espetxean sartu dituzte biak.