Gizartea -

Bizkaia eta Gipuzkoa artean

AP-8 eta AP-1 autobideen arteko gastu-muga urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean

AP-8 eta AP-1 autobideetako erabiltzaile bizkaitarrei gehienezko bidesari bateratua ezarriko zaie, hau da, gehienez jota 45 euro hilero ordainduko dute.

Gastu-muga horretaz profitatzeko eskaera egin dute 15.550 herritarrek. Argazkia: EiTB
Gastu-muga horretaz profitatzeko eskaera egin dute 15.550 herritarrek. Argazkia: EiTB
Gastu-muga horretaz profitatzeko eskaera egin dute 15.550 herritarrek. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AP-8 eta AP-1 autobideetako Bizkaiko erabiltzaileei ezarritako gastu-muga urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean. Gauzak horrela, Bizkaia eta Gipuzkoa arteko autobide horretatik igarotzen direnek gehienez jota 45 euro hilero ordainduko dute.

Bizkaiko Foru Aldundiak azaldu duenez, gehienezko bidesari bateratu horretaz aprobetxatu ahal izateko, Interbiakeko egoitzetan eskatu beharko dute herritarrek, edo www.interbiak.bizkaia.eus webgunearen bidez egin eskaera. Dagoeneko altan emanda daudenek posta elektronikoa jasoko dute euren eskakizuna berritzeko aukerarekin.

Urte berriaren hasierarekin, gainera, ordainlekuetako tarifak ere berrituko dira: AP-8an, Supersaihesbidean eta Artxandako tuneletan, hilabete bakoitzeko 30 euroko gastu-muga izango da. Autoentzako joan/etorri bakoitzak 2 eta 4 arteko zentimoko igoerak jasango ditu.

Bizkaiko Aldundiaren datuen arabera, gastu-muga horretaz profitatzeko eskaera egin dute 15.550 herritarrek urtarrila eta azaroa bitartean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Bizkaiko albisteak Gipuzkoa Gizartea albisteak A-8 autobideko istripuak gaur AP68 autobidea gaur Auto-ilarak AP-1ean