Gizartea -

Istripua

24 urteko azpeitiarra hil da La Mongien, eskiatzen ari zela

Gaztearen lagunek atzo arratsaldean galdu zuten haren arrastoa, pistetatik kanpo eskiatzea erabaki zuenean. Antza, istripua izan zuen, eta gaur goizean aurkitu dute bere gorpua.

Samina nagusitu da Azpeitian, La Mongien hil den 24 urteko gazteagatik

0:19

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azpeitiko Uztarria webguneak jakitera eman duenez, hilik aurkitu dute atzo La Mongien desagertu zen 24 urteko gaztea. Iñigo Larrañaga azpeitiarra da hildakoa.

Gaztearen lagunek atzo arratsaldean galdu zuten haren arrastoa, 15:00ak aldera, pistetatik kanpo eskiatzea erabaki zuenean. Frantziako segurtasun indarrek jakitera eman dutenez, istripua izan eta harri batzuen kontra jo zuen, eta kolpearen ondorioz, hainbat orno hautsi zituen.

Lagunaren arrastoa galdu ostean larrialdi zerbitzuei deitu zieten lagunek eta helikopteroz aritu zen erreskate taldea haren bila. 20:00ak aldera bertan behar utzi zituzten erreskate lanak eta gaur goizean berrekin diete.

Hala, 10:00ak baino lehen, hilik aurkitu dute gaztea, istripua izan zuen lekutik oso gertu.

Lagunekin eskiatzera joana ze hildako gaztea La Mongiera.

Familia han da jada. Udalak doluminak eman dizkie:

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azpeitia bideoak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Albisteak