Gizartea -
Ezbehar larria Gipuzkoan
Aretxabaletako auto-istripuaren lekukoen laguntza eskatu dute
Istripuan autobus baten eta motozikleta baten gidariak hil ziren, bi ibilgauiluen arteko talkaren ondorioz.
agentziak | Erredakzioa
Ertzaintzak balizko lekukoen laguntza eskatu du, Aretxabaletan bi hildako eragin zituen auto-istripua argitu ahal izateko. Ezbeharra ostegunean izan zen, GI-627 errepidean, Aretxabaletan (Gipuzkoa), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Istripua iluntzeko 21:20an izan zen, autobus baten eta motozikleta baten artean. Bi ibilgailuen arteko talkaren ondorioz, 36 eta 44 urteko bi gizonezko hil ziren, autobusaren eta motozikletaren gidariak, hain zuzen ere.
Hori dela eta, ezbeharraren lekuko izan diren edo xehetasunen bat eman dezaketen hiritarren laguntza eskatu du Ertzaintzak, eta horretarako Gipuzkoako Trafikoaren Lurralde Unitateko Argiteken Sailera deituz: 943 53 91 25.
La Ertzaintza ha solicitado que si alguna persona presenció el accidente registrado ayer en Aretxabaleta (Gipuzkoa), en el que fallecieron un motorista y el conductor de un autobús, lo comunique para poder recabar testimonios de lo ocurrido.
Marisol Garmendia Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa diputatuaren hitzetan, istripuak "atsekabea" sortu dio eta biktimen familiei bere doluminak helarazteaz gain, "behar dutenerako" laguntza eskaini die.