Gizartea -
Indarkeria matxista
Javier de Pedro Realeko jokalari ohia atxilotu dute, bikotekidea jotzea leporatuta
Emakumea Donostiako osasun zentro batean artatu behar izan zuten, lesioak zituelako.
Agentziak | Erredakzioa
Javier de Pedro Realeko jokalari ohia atxilotu zuten larunbat goizean, bikotekidea jotzea leporatuta. Donostiako osasun zentro batean artatu behar izan zuten emakumea, lesioak zituelako.
Donostiako ostatu batean jazo zen gertaera, larunbat goizaldean; futbolari ohiaren atxiloketa, berriz, Pasaian egin zuten, ikerketaren iturriek EFE agentziari jakinarazi diotenez.
Emakumeak salaketa jarri ostean, Donostiako guardiako epailearen esku jarri zuten de Pedro larunbat goizean, eta aske utzi zuen, karguekin.
2010ean indarkeria matxistagatik 51 egunez gizarte lanak egitera kondenatu zuten de Pedro, bikotekide ohia mehatxatu eta iraintzeagatik.
---
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.