Gizartea -
Genero indarkeria
Gizon bat atxilotu dute Getxon bikotekide ohiari erasotzea eta iraintzea egotzita
La agresión ocurrió el día 6 de enero, cuando la víctima se encontraba con su actual pareja y el hombre la agredió e insultó.
Agentziak | Erredakzioa
Getxoko udaltzainek 34 urteko gizon bat atxilotu dute genero indarkeria delitua leporatuta, ustez bikotekide ohiari eraso eta iraindu ostean, Getxoko Udalak agiri batean jakinarazi duenez.
Erasoa joan den urtarrilaren 6an gertatu zen, 5:15 aldera, udaltzainek biktimaren deia jaso zutenean.
Behin etxean, udaltzainek biktimarekin hitz egin zuten, eta horren adierazpenen arabera, bikotekide ohiak eraso egin eta irainak esan zizkion bikotekide berriarekin zegoela.
39 urteko emakumeak ez zuen salaketarik jarri eta ez zuen ospitalera joan izan nahi. Erasotzailea atxilotu zuten genero indarkeria delitua egotzita eta epailearen aurrera eraman zuten.
Keltse Eiguren Berdintasun zinegotziaren hitzetan, "emakumeekiko indarkeria giza eskubideen urraketa larria da". Ildo horretan, indarkeria matxista pairatzen duten emakumeei hori salatzeko adorea eman die.
_________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.