Gizartea -

Indarkeria matxista

Gazte bat zigortu dute, bikotekideari tratu txarrak emateagatik eta bortxatzeagatik

Lau urte eta 11 hilabeteko espetxe-zigorra ezarri diote. Horrez gain, komunitatearen aldeko lanak egin beharko ditu.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gazte bati lau urte eta 11 hilabeteko kartzela-zigorra ezarri diote Donostian, bikotekideari tratu txarrak emateagatik eta bortxatzeagatik.

Erasotzaileak akusazio guztiak aitortu ditu epaiketan eta epaileak hainbat delitu egotzi dizkio: sexu-erasoak, genero indarkeria, mehatxuak, tratu txarrak, lesioak eta irainak.

Alabaina, gizonezkoari aringarriak ere aplikatu dizkiote, egindakoa aitortu duelako, toxikomanoa dela eta egindako kaltea ordaintzeko prest agertu delako (20.000 euro ordaindu dizkio biktimari).

Espetxe-zigorra betetzeaz gain, komunitatearen aldeko lanak egin beharko 103 egunez eta hamar urtetan debekatuta izango du biktimarengana hurbiltzea edo harekin harremanetan jartzea.

__________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako azken albisteak Tratu txarrak Espainian Gizartea Eguneko albisteak Matxismoa gaur