Gizartea -

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA

Bi sexu-eraso egiteagatik Iruñean atxilotutako gizona espetxera bidali du epaileak

Errege egunean atxilotu zuten, bi emakumek salaketa jarri ondoren.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñean joan den astean bi emakumeri sexu-erasoa egitea egotzita atxilotutako gizonezkoa behin-behinean eta fidantzarik gabe espetxeratzeko agindu du epaileak.

Errege egunean izan ziren erasoak, kalean. Lehen ikerketen arabera, erasotzaileak "indarra erabili zuen" bi emakumeei eraso egiteko.

Aurrena, emakumeetako bati heldu zion, baina horrek alde egitea lortu zuen, eta, ondoren, besteari egin zion eraso, eta gorputzeko hainbat atal ukitu zizkion. Ahoan eta lepoan musuak ere eman zizkion, biktimek kontatu dutenez.

Bigarren emakume hori ere ihes egiten saiatu zen, baina erasotzaileak harrapatu egin zuen, ileetatik helduta.

Epailearen iritziz, bi sexu-eraso egin zituen erasotzaileak.

Akusatua Londresen bizi den gizonezko bat da, eta biktimek eta erasoak izan ziren egunean inguruetan zeuden hainbat lekukok identifikatu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko argazkiak Indarkeria matxista gaur Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea