Gizartea -
Indarkeria matxista
Emakume gazte batek sexu-erasoa jasan du Iruñean, lagun baten etxean
Bortxaketaren ustezko egilea, 20 urteko gizona, atxilotu dute dagoeneko.
Agentziak | Erredakzioa
Emakume batek sexu-erasoa jasan du berriki Iruñean, lagun baten etxean gaua pasatzen ari zela. Ustezko egilea biktimaren laguna da, 20 urteko gizonezkoa. Nafarroako Foruzaingoak ustezko erasotzailea atxilotu du.
Sexu-erasoa atxilotuak Nafarroako hiriburuan duen etxebizitzan gertatu zen, Foruzaingoko iturriek azaldu dutenez.
Une jakin batean, emakumea bortxatua izan zen. Hori dela eta, sexu-eraso delitua egin duelakoan, gizonezkoa atxilotu dute.
-------------------------------------------
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.