Gizartea -

Indarkeria matxista

Bi urteko kartzela-zigorra Iruñean, bikotekidearen alabari sexu-abusuak eragiteagatik

Epaileak, gainera, hiru urteko urruntze-agindua ezarri dio gizonari; biktimak bederatzi urte zituen abisuak gertatu zirenean, 2006an, Altsasun.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko epaile batek bi urteko kartzela-zigorra eta hiru urteko urruntze-agindua ezarri dio gizon bati, haren bikotekide ohiaren alabari sexu-abusuak eragitea egotzita. Hiru urtean, gainera, gizonak debekatuta izango du biktimarekin komunikatzea.

Epaia ez da irmoa, eta adierazten du abusuak 2006an gertatu zirela. Orduan, akusatua Altsasun bizi zen, emakume batekin, eta urte gutxiko alaba bat zuten komunean; haiekin, halaber, emakumearen beste alaba bat bizi zen, bederatzi urtekoa bera. Gizona zen bi nesken arduraduna gauetan; izan ere, emakumeak gaueko ordutegia zuen.

Ama ez zegoela, akusatuak abusuak egin zituen; hain zuzen, bederatzi urteko neskatoa bera masturbatzera behartu zuen.

Epaiaren arabera, biktimak (gaur egun adinez nagusia da) "modu koherentean, zalantzarik edo kontraesanik gabe" kontatu izan du, hainbat aldiz 2006tik, zer gertatu den.

-------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak umeak Iruñea Indarkeria matxista Espainian Gaurko azken ordukoa Altsasu Tratu txarrak jasan dituzten emakumeentzako telefonoa