Gizartea -

UHOLDEAK

Muxikako bizilagunak auzolanean ari dira herria garbitzen

Herenegun, ezustean, izandako euriteek kalte dezente utzi zituzten, batez ere, Muxikan, eta, orain, bertako alkateak bizilagunen laguntza eskatu du, ahal den neurrian, normaltasunera itzultzeko.

Euriteek eragindako kalteak zenbatzen eta garbitzen aritu dira Muxikan

2:26

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Muxikako eta inguruko herrietako ehun lagun baino gehiago ari dira gaur, goizean goizetik, joan den osteguneko uholdeek eragindako txikizioa konpontzen eta garbitzen; garajeak, lokalak eta hainbat etxeetako beheko solairuak urak hartu zituen,  kalte handiak eraginda.

Aitor Goldaraz Muxikako alkateak egindako deiak erantzun zabala izan du, eta auzolanean ari dira herria garbitzen. Herritarrak erakusten ari diren elkartasuna nabarmendu du alkateak.

Ostegun arratsaldeko euriteek Muxikan eragin zituzten kalterik handienak. Herri horretako dozenaka lagunek euren etxetik kanpo igaro behar izan zuten gaua, eta askok oraindik ezin izan dute itzuli.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Eguraldia argazkiak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Uholdeak bideoak