Gizartea -

KADIZKO INAUTERIAK

Sanferminetako bortxaketaren biktimaren aldeko pasodoblea txalotu dute sare sozialek

'Las Irrepetibles' konpartsak biktimari errua botatzen diotenak kritikatu ditu, eta emakumeek nahi bezala jantzi eta bizitzeko duten eskubidea aldarrikatu dute. Kadizko Inauterietan abestu dute.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Letra argi eta garbia, zuzena, du sare sozialetan izugarrizko arrakasta izaten ari den pasodobleak: "Hoy me confieso sabiendo que habrá gente que no entienda. Hoy me confieso que no soy una monja ni estoy muerta. Porque llega el jueves y voy sonriéndole al fin de semana…” hasten da eta "Que aquel día pensaba que me moría, y después de esquivar la cornada de aquella manada, salgo y celebro cada semana que sigo viva" amaitzen.

Las Irrepetibles konpartsakoek abestu dute Kadizko Inauterietan, 2016ko sanferminetan emakume bat bortxatzea leporatu dioten gizon taldearen biktimari babesa emanez. Izan ere, emakumeen kontrako indarkeria salatzen dute konpartsako kideek abestian eta txalo zaparrada eta esker on mezuak jaso dituzte sarean.

Pasodoble "erreibindikatibo" honetan, indarkeria matxista eta bortxaketa kasuetan emakumeei errua botatzea salatzen dute, eta biktimek euren bizitzarekin aurrera egiteko duten eskubidea aldarrikatzen dute.

 

Sare sozialetan sortu den zalaparta ikusita, taldekideek ere eskertu egin nahi izan dute jendearen jarrera:

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Inauteriak albisteak Gizartea albisteak Genero indarkeriaren biktimak Eguneko albisteak