Gizartea -
Ikerketa bat abian jarri dute
Hamar urteko amaren egoera ikertzen ari da adingabeen fiskala
Neska eskolara eta medikuarengana joan ote zen ikertzen ari da fiskala. Joan ez bazen, gurasoak izango ziren utzikeria horien erantzuleak.
Erredakzioa
Sevillako Fiskaltzak adingabeak babesteko txosten bat zabaldu du, hamar urteko neska bat ama izan ostean; urriaren 26an erditu zen neska hori, Jerez de la Fronterako (Cadiz) ospitale batean.
Fiskaltzak Efe albiste agentziari jakinarazi dionez, Lebrijan (Sevilla) bizi izan den bitartean eskolara joan ote den, eta haurdunaldiaren azken hilabeteetan medikuarengana joan ote den ikertzen ari dira.
Gurasoak izango lirateke utzikeria horien erantzuleak, fiskalak argitu duenez.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea