Gizartea -
Indarkeria matxista
Emakume bati sexu erasoa egin dio bikotekideak Santurtzin
Erasoa euren etxebizitzan izan da. Biktimak salatu du ez dela lehen aldia bikotekideak erasotzen diona.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ertzaintzak 35 urteko gizon bat atxilotu du Santurtzin (Bizkaia), bikotekideari sexu erasoa egitea eta tratu txarrak ematea egotzita.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, erasoa bart jazo da, 22:00etan, bikotekideek duten etxebizitzan. Bertan, gizonak sexu erasoa egin ei dio emakumeari, eta irainak esan dizkie hari eta haren familiari.
Sexu erasoa egiteaz gain, gizonezkoa telefonoa osten saiatu da, kolpeka, baina biktimak komunean bere burua babestea lortu du. Bertatik, larrialdi zerbitzuetara deitu du.
Ertzaintzako agenteak etxebizitzara bertaratu dira, eta emakumeak kolpeak zituela ikusi dute.
Hori horrela, gizona atxilotuta eraman dute, eta emakumezkoa osasun zentro batera.
______________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.