Gizartea -

Indarkeria matxista

Foruzaingoak zazpi gizon atxilotu ditu, emakumearen aurkako indarkeriagatik

Hala, 23 dira Foruzaingoak aurten emakumearen aurkako indarkeriarekin zerikusia duten delituak leporatuta atxilotutako pertsonak.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak zazpi gizon atxilotu ditu Nafarroan emakumearen aurkako indarkeriarekin zerikusia duten delituak egotzita: Iruñean, Burlatan, Huarten, Caparroson, Valtierran eta Lizarran.

Iruñean, 30 urteko gizon bat atxilotu dute hiriko segurtasunerako agenteek, emakume bati eraso egiteagatik. Horrez gain, 22 urteko beste mutil bat hartu dute atxilo, emakumearen aurkako indarkeria delitu bat egotzita. Biktimak salaketa jarri zuen, bikotekideak eztabaida baten ostean jo egin ziolako.

Halaber, Udaltzaingoak 44 urteko iruñear bat atxilotu du Burlatan, kautelazko neurriak hausteagatik.

Huarten, berriz, Esteribarreko 43 urteko gizon bat eraman dute epailearen aurrera, bikotekideari lepoan eta besoetan zauriak eragiteagatik.

Tafallako polizia-etxeko agenteek 27 urteko gizonezko bat atxilotu dute Caparroson, tratu txarrak leporatuta. Biktimak mehatxuak, indarkeria, akosoa eta jazarpena salatu ostean izan dute gertaeraren berri.

Valtierran ere 31 urteko herritar bat atxilotu dute, urruntze agindu bat urratzeagatik.

Bestalde, 49 urteko gizon bat hartu dute atxilo Lizarran, emazte ohia iraindu, gutxietsi eta mehatxatzeagatik. Emakumearen aurkako Lizarrako Epaitegian babesa eskatu du.

Horrez gain, Esquadrako Mossoek Gironako pertsona bat atxilotu dute, emakume nafar bati heriotza mehatxua egiteagatik.

Zazpi atxiloketa horiek kontuan izanik, 23 dira dagoeneko Foruzaingoak 2018an emakumearen aurkako delituak leporatuta preso eraman dituen gizonak.

----

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea gaur Tratu txarrak Albisteak Nafarroa Gizartea bideoak Burlata Gaurko azken orduko albistea Lizarra Nafarroako Foru Polizia