Gizartea -

Elkarretaratzea

Santurtzik osteguneko sexu-erasoa gaitzetsiko du igande honetan

13:00etan, Udaletxearen aurrean, elkarretaratzea egingo dute herritarrek. Hainbat talde feministak deitu dute salaketa-ekitaldia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Santurtzin (Bizkaia) aste honetan izandako sexu-erasoa gaitzestea xede, elkarretaratzea deitu dute zenbait talde feministak igande honetako 13:00etarako.

35 urteko gizonezko bat atxilotu zuten ostegunean, bere bikotekideak jasandako sexu-erasoan eta tratu txarretan ustez nahasita dagoelakoan. Biktimak etxebizitzeko gela batean sartu behar izan zen, min handiagorik egin ez ziezaion.

Protesta Udaletxearen aurrean egingo dute, "Gutako bat ukitzen badute, denok ukitzen gaituzte" lemapean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak umeak Tratu txarrak gaur Santurtzi Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa Tratu txarren biktimak