Gizartea -

Trafiko

DGTk isunak Interneten argitaratuko ditu BOEn eman ordez

Web orrialde batek probintzietako buletinetan ordaindu gabeko isunen argitalpenak ordezkatuko ditu azaroak 25etik aurrera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gidari arau-hausleei jakinaraztea lortu ez zaizkien isunak probintzietako buletinetan argitaratzea utziko diote azaroak 25etik aurrera, orain arte izan den bezala, eta web orrialde batean erregistratuko dira: Trafikoren Zigorren Ohol Ediktala edo Testra.

Era horretan, Trafikok arau-hauslearen kontuaren bahituran amaitzen duten isunen portzentaia txikiagotu nahi du.

DGTko arautegiaren zuzendariorde nagusiak, Ramon Ledesmak, adierazi duenez, DGTk badaki abisuak probintzietako buletinetan eman arren, gidari oso gutxik begiratzen dituztela.

Momentuz Testra sistemak DGTk eta haren Euskal Herria eta Kataluniako organo homologatuek ezarritako isunetarako soilik funtzionatuko du eta NANa sartzean errepidean ordaindu gabeko isunak begiratu ahal izango dira

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea