Gizartea -
Narkotrafikoa
Bilbon gizon bati eraso zion Betiseko neonazia, espetxera droga-trafikoagatik
Nazioarteko sare baten aurka egindako polizia operazio batean atxilotu dute M.H.P.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Coria del Rio herriko (Sevilla, Andaluzia) epaitegi batek kartzelatu egin du iazko apirilean Bilboko Plaza Barrian gizon bati eraso zion Betiseko jarraitzaile neonazia, droga trafikoa egotzita. Nazioarteko polizia operazio batean atxilotu dute.
M.H.P.-rekin batera, beste bost pertsona ere espetxeratu dituzte. Orotara, 13 lagun atxilotu dituzte Sevillan, Cadizen eta Huelvan egindako polizia operazioan.
Iazko maiatzean, Sevillako epaile batek aske utzi zuen Betiseko Ultra, Bilboko erasoa dela-eta Benacazonen atxilotu eta gero. Dena dela, Sevillatik alde egitea agindu zion, eta sare sozialetan parte hartzea debekatu zion.
Hori baino lehen, gizonezkoak bazuen Sevillara ez bertaratzeko agindu judiziala, eraso homofobo bat dela eta.
Antza denez, orain desegindako sareak droga garraiatzen zuen Afrikatik Andaluziara, eta M.H.P. deskarga lanak egiten ei zituen.