Gizartea -

Polizia-operazioa

Lapurretekin eta droga-trafikoarekin loturako talde bat desegin dute Nafarroan

'Brigde' izeneko polizia-operazioan Nafarroan bizi ziren hiru gizonezko atxilotu dituzte, eta horiei egotzi dizkiete Iruñeko 19 dendetan eta farmazietan izandako lapurretak.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Indarkeriaz egindako lapurretarekin eta droga-trafikoarekin loturako talde bat desegin du Polizia Nazionalak, Iruñeko Udaltzaingoaren laguntzarekin. 'Brigde' izeneko polizia-operazioan Nafarroan bizi ziren hiru gizonezko atxilotu dituzte, eta horiei egotzi dizkiete Iruñeko 19 dendetan eta farmazietan izandako lapurretak. Guztira, 31.000 eurotik gora lapurtu zituzten, eta kalte material handiak eragin.

Polizia Nazionalak jakitera eman duenez, joan den udan atzeman zuten gaueko lapurreta kopuruak gora egin zuela, Iruñeko farmazietan eta kliniketan bereziki. Pertsianak bortxatuta sartzen ziren lokaletara.

Hori dela eta, lapurretak saihesteko operatibo berezia abian jarri zuten Polizia Nazionalak eta Iruñeko Udaltzaingoak eta, horri esker, hiru atxiloketak egin dituzte. Gainera, hiru etxebizitza miatu dituzte, bata Iruñean eta bestea Berriozarren, eta taldekide horiek marihuana-trafikoarekin ere lotura dutela egiaztatu du Poliziak, landaketa egiteko material guztia aurkitu baitute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko bideoak Albisteak Nafarroa Delituak azken ordukoa Drogak argazkiak Gizartea Albisteak Lapurretak