Gizartea -

DONOSTIA

Donostiako Pasealeku berria itxiko dute ibilgailuentzat ostegunean, olatuengatik

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du ostegun eta ostiralerako, lau metro arteko olatuak espero baitira.

Donostiako Pasealeku
Donostiako Pasealeku

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Udalak Pasealeku Berria ibilgailuentzat itxiko du ostegun eguerditik aurrera, olatuengatik. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du ostegun eta ostiralerako, itsasaldeko arriskuagatik. Babes Zibilak ostiralean berrikusiko du Pasealeku Berriari buruzko erabakia.

Segurtasun Sailak alerta laranja ezarri du ostegunerako eta ostiralerako 300 metrora elurra egin dezakeelako. Alerta laranja 18:00etan sartuko da indarretan eta ostiral eguerdira arte luzatuko da.

Itsasoan ere ez da giro izango ostegunean, eta olatuen altuera adierazgarria 3,5-4 metrokoa izango da; hori dela eta, abisu horia ezarri dute 15:00etatik 24:00etara. Lehen bi milietarako, nabigaziorako abisua ezarri du Jaurlaritzak, 16:00etan hasi eta 19:00ak arte.

Ostiralean, lehen bi milietarako, nabigaziorako abisu horia indarrean jarraituko du goizeko 09:00ak arte. Kostaldeko kalteak direla eta, abisu horia 04:00etatik 08:00etara, eta 17:0etatik 19:00etara izango da.

 

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala albisteak Donostia bideoak Gipuzkoa Alerta meteorologikoak Eguraldia Donostia Gizartea albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak