Gizartea -

Hotzaldia

Elurra kentzeko zortzi ibilgailu eta espaloiak garbitzeko 20 makina prest, Gasteizen

Elurteei aurre egiteko plana martxan jarri du Udalak. Gainera, gatz zakuak banatzen ari dira Arabako hiriburuan.

Elurtea Gasteizen. Artxiboko argazkia: Jose Maria Alonso
Elurtea Gasteizen. Artxiboko argazkia: Jose Maria Alonso
Elurtea Gasteizen. Artxiboko argazkia: Jose Maria Alonso

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elurteei aurre egiteko egitasmoa abian jarri du Gasteizko Udalak. Horrela, datozen orduetan elurra kentzeko zortzi ibilgailu eta hiriko espaloiak garbitzeko 20 makina mobilizatuko dituzte.

Aurreneko elur-malutak 17:00etan erortzen hasi dira Arabako hiriburuan. Euskalmeten arabera, elur-kota 400-600 metrotan kokatuko da eguneko azken orduetan, eta 300 metrotan goizaldean.

Iragarpenen aurrean, elurra kentzeko hortzak eta urgarriak dituzten zortzi ibilgailu kalean jarri ditu Gasteizko Udalak, hiriburuko errepideak garbitzeko.

Bestalde, espaloiak garbitzeko 20 makinako dispositibo bat martxan jarri dute agintariek. Horretarako, ekipo propioak eta FCC kontrataren baliabideak erabili dituzte.

Gatz zakuak

Era berean, gatz zakuak banatzen ari dira zentro zibiko, kiroldegi eta udal eraikinetan, baita merkataritza-gune eta industrialdeetan ere.

Azkenik, zuhaizti handiak dituzten parke eta pasealekuetan oinezkoei debekuak jartzeko aukera aztertzen ari da Udaltzaingoa, elurragatik adarrak erori daitezkeelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskal Herrian Trafikoa Gasteizko Udala Araba Denboraleak Eguraldia argazkiak Gizartea albisteak Trafiko webkamerak Elurra albisteak Gasteiz albisteak Eguneko albisteak Hotz polarra