Gizartea -
Indarkeria matxista
Gizon batek emaztea hil du Guadixen
Gizonak hilketa onartu du, eta Guardia Zibilaren kuartelean entregatu du bere burua. Biktimaren familiak gaur goizean salatu du emakumearen desagerpena.
Agentziak | Erredakzioa
Gizon batek emaztea hil duela aitortu du gaur Guardia Zibilak Guadixen (Granada) duen kuartelean, eta bere burua entregatu du. Biktimak 54 urte zituen, eta senideek gaur salatu du haren desagerpena.
Guardia Zibilak bere gain hartu du kasua, eta, agenteek azaldu dutenez, gizona gaur arratsaldean joan da kuartelera emaztea hil duela aitortzera.
Emakumearen gorpua 19:00ak aldera agertu da, baina ez dute horri buruzko informazio gehiago eman.
---
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.