Gizartea -

Istripua

GI-632 errepidea itxita dago Deskargan auto-istripu bat dela eta

Astearte honetako 07:55 aldera gertatu da istripua, Antzuolan, Durangorako bidean. Gidaria, emakume bat, suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute, eta ospitalera eraman dute jarraian.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat zauritu da, eta ospitalera eraman dute, Deskarga mendatean (Gipuzkoa) izandako zirkulazio-istripuan; hain zuzen, horrek zeraman ibilgailua malda batetik behera erori da, GI-632 errepidean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Istripua 07:55 aldera jazo da, mendatearen jaitsieran, Antzuola udalean, Durangorako bidean.

Autoaren gidaria autoaren barruan geratu da harrapatuta, eta suhiltzaileek erreskatatu dute; gerora, ospitale batera eraman dute.

GI-632 errepideko puntu horretatik igaro behar dutenei, Udanatik eta Oñatitik joateko gomendatu die Ertzaintzak, errepidea itxita baitago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gipuzkoako albisteak Euskal mendiak albisteak Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Debagoiena eskualdea