Gizartea -
Elurra Bizkaian
Bizkaiak elurrari errepideetan aurre egiteko plana indartuko du asteazkenean
Bizkaiko Foru Aldundiak elurra kentzeko 27 makina ditu lurraldeko eremu ezberdinetan, eta, hotz eta elur denboralearen aurreikuspenak direla eta, asteazkenean indartu egingo ditu baliabideak.
Agentziak | Erredakzioa
Bizkaiko Foru Aldundiak elurra kentzeko 27 makina ditu guztira lurraldeko eremu ezberdinetan, eta, hotz eta elur denboralearen aurreikuspenak direla eta, asteazkenean indartu egingo ditu baliabideak, Imanol Pradales Ekonomia eta Lurralde Garapena Sustatzeko foru diputatuak jakitera eraman duenez.
Asteazken eguerditik eta ostegun eguerdira arte denboralearen "faserik okerrena" espero dela esan du, 100 eta 300 metro artean elur "ugari" egin baitezake.
Asteazkenean eta ostegunean "arretaz" gidatzeko eskatu die Pradalesek gidariei.