Gizartea -
TRAFIKOA
Pertsona bat hil da Guardian, bi autok aurrez aurre talka eginda
Ezbeharra A-124 errepidean gertatu da, Logroñorako noranzkoan. Hildakoaz gain, beste pertsona bat zauritu da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Emakume bat hil da gaur goizean A-124 errepidean, Guardian, bi autok aurrez aurre talka eginda, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Ezbeharra 09:40an gertatu da A-124 errepidean, Logroñora bidean. Bi autoren arteko talkaren ondorioz, emakumea harrapatuta gelditu da eta suhiltzaileek atera dutenerako hilda zegoen.
Horrez gain, beste pertsona bat zauritu da.