Gizartea -

Osasuna

Osakidetzak mamografo digital berria ipini du martxan Txagorritxun

Tresna berriak radiazio dosia gutxitzea ahalbidetuko du, eta urtero 9.000 gaixorekin erabiliko dutela aurreikusi dute.

Txagorritxu hospitalea

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzak mamografo digital berria ipini du abian Txagorritxuko ospitalean (Gasteiz), azken belaunaldiko eskaner berria, erradiazio dosia murrizten duena, hain zuzen ere.

Jon Darpon Osasun sailburuak eta Maria Jesus Mugica Osakidetzako zuzendari nagusiak ekipamendu berria bisitatu dute gaur. 1,1 milioi euroko inbertsioa ekarri du mamografoak.

Sailburuaren esanetan, Araban egindako inbertsioak “arreta zerbitzua hobetzen jarraitzea” ahalbidetuko du. “Gainera, pazientaren segurtasunean aurrera egitea ere ekarriko du, eta hori da, hain justu, Eusko Jaurlaritzaren ildo estrategiko nagusietako bat”, gaineratu du.

Erradiazio dosiaren murrizketa

Eskaner berriari esker, pazienteak jasotzen duen erradiazioa laurden bat jaitsiko da. Arabako laugarren eskanerra izango da; azken hirurak, azken belaunaldikoak.

Aparailuak erreminta automatikoak ditu irudiak lortzeko eta horiek tratatzeko. Horrela, erradiazio dosia txikiagoa da, eta hori bereziki lagungarria izango da minbizia duten pazienteekin eta umeekin. Orotara, 9.000 pertsonak erabiliko dute urtean.

Eskanerrak organo osoak aztertu ahalko ditu, burmuina barne (iktus kasuetan).

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa Araba Gizartea Gasteiz Gaurko azken orduko albistea Medikuntza albisteak Arabako Unibertsitate Ospitalea