Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Emakume bat hil dute Malagan, labankadaz
Guardia Zibilak haren bikotekidea atxilotu du, emakumea hiltzea leporatuta.
agentziak | erredakzioa
Emakume bat hil dute La Viñuelan (Malaga), labankadaz, eta Guardia Zibilak haren bikotekidea atxilotu du, hilketa leporatuta.
Ikertzaileek Eferi adierazi diotenez, biktimaren hilotzak hainbat labankadaren zauriak zituen, baina autopsia egingo diote heriotza hori zerk eragin duen zehazteko. Ez dute zehaztu biktimaren adina, ezta atxilotuarena ere.
La Viñuelako alkatearen, Jose Juan Jimenezen, esanetan, hilketa Los Romanesen gertatu da, eta gorpua bart topatu dute.
Guardia Zibilaren eta Udaltzaingoaren agenteak bertaratu ziren, eta ikerketa abiarazi zuten.
_________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.