Gizartea -
BIZKAIA
Kale bat eta hainbat saltoki jendez hustu dituzte Barakaldon, gas ihes baten ondorioz
Antonio Miranda kalean gertatu da gas ihesa eta matxura konpondu ostean ordubata aldera ireki dute berriro ere kalea.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Kale bat itxi eta hainbat saltoki jendez hustu dituzte gaur goizean Barakaldon, gas ihes baten ondorioz. San Vicente auzoko Antonio Miranda kalean gertatu da gas ihesa.
Gas usaina zegoela ohartarazi diote auzoko bizilagunek Udaltzaingoari, eta udaltzainek kalea itxi eta ingurua hesitu dute goizeko hamarrak aldera. Hasiera batean gas usaina ostalaritzako lokal batetik zetorrela pentsatu badute ere, kalean zegoen arazoaren jatorria.
EDPko teknikoek matxura konpondu ostean, 13:00ak aldera udaltzainek hesia erretiratu eta kalea ireki dute.
Amaia del Campo Barakaldoko alkatea gas ihesa izan den tokira bertaratu da gertaturikoan berri izateko.