Gizartea -
Animaliei tratu txarrak
Amurrioko edukiontzi batean sei txakurkume utzi zituen gizona epaituko dute
Fiskalak urtebeteko kartzela-zigorra eskatu du akusatuarentzat. Horrez gain, 989 euroko isuna ordaindu beharko lioke Gasteizko Udalari animaliak jasotzeagatik.
Agentziak | Erredakzioa
Arabako Fiskaltzak urtebeteko kartzela-zigorra eskatu du Amurrioko Lekamaña auzoko edukiontzi batean sei txakurkume jaioberri utzi zituen gizonarentzat.
Ministerio publikoak egindako idatziaren arabera, 2017ko martxoaren 7an gertatu zen. 20:30 aldera animaliak edukiontzi barruan aurkitu zituzten.
Sei txakurretatik lau hil egin ziren, eta fiskalaren esanetan, "hiltzeko asmoz jarri zituen akusatuak han argi eta garbi, jasaten ari ziren kalte fisikoaz jakitun zela".
Hori dela eta, urtebeteteko espetxe-zigorra eskatuko du 86 urteko prozesatuarentzat, animaliei tratu txarrak ematea egotzita. Era berean, hiru urtetan animaliarik izateko eskubidea ukatzea eskatuko du.
Horrez gain, 989 euroko isuna ordaindu beharko lioke Gasteizko Udalari animaliak jasotzeagatik, eta Arabako hiriburuan animaliak babesteko zentroan egindako egonaldiagatik.
Epaiketa aste honetan egingo dute Gasteizko epaitegi batean.