Gizartea -

Epaiketa

19 urteko zigorra narkotrafikatzaile bati, Zumaiako portuan atzemandako drogagatik

2011ko abuztuan, ia 600 kilo kokaina zeramatzan ontzi bat antzeman zuten Zumaiako portuan. Gipuzkoako Auzitegiak kartzela-zigorra ezarri die auzipetu guztiei.

Droga zeraman ontzia Zumaiako portuan. Artxiboko argazkia
Droga zeraman ontzia Zumaiako portuan. Artxiboko argazkia
Droga zeraman ontzia Zumaiako portuan. Artxiboko argazkia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2011ko abuztuan, ia 600 kilo kokaina zeramatzan ontzi bat antzeman zuten Zumaiako Portuan. Auzi horretan zortzi pertsona epaitu zituzten eta gaur jakinarazi dute akusatu nagusiari 19 urte eta sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri diotela, droga trafikoa, talde kriminaleko kide izatea eta dirua zuritzea egotzita.

Horrez gain, 760.000 euroko isuna ezarri dio epaileak talde horretako arduradunari.

Epaiketa 2017ko irailaren 22tik urriaren 2ra bitartean egin zuten Gipuzkoako Auzitegian.

Gainerako auzipetuei 3 eta 14 urte eta hamar hilabete arteko espetxealdiak ezarri dizkiete. Ildo berean, isun handiak ordaindu beharko dituzte.

Gertakariak 2011ko abuztu amaieran jazo ziren. Ontzia Venezuelatik zetorren eta barruan bi tripulante zeuden. Zumaiara heltzean, taldeko kideei deitu zieten telefonoz, ontzia deskargatzen hasteko.

Bi gizonezko horiek egun hartan bertan atxilotu zituzten Zumaiako portuan. Gainerako auzipetuak Bilbon atzeman zituzten abenduaren 17an. Hainbat etxebizitza eta lokal miatu zituzten eta dirua, droga, gama altuko ibilgailuak eta sakelako telefonoak konfiskatu zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Drogak albisteak Epaiketak Gizartea albisteak Zumaia bideoak