Gizartea -

IKERKETA

Karrantzan iaz izandako bi suteen ustezko egilea atxilotu dute

Karrantzako bertako abeltzain bat da atxilotutakoa. Ertzaintzak uste du ganaduaren jatekorako nahi zituela lursailak.

Karrantzan iaz piztutako suteetako bat. Argazkia: Ertzaintza.
Karrantza. Argazkia: Ertzaintza.
Karrantzan iaz piztutako suteetako bat. Argazkia: Ertzaintza.

ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon  bat atxilotu du Ertzaintzak, Karrantzan joan den urtean piztutako bi suteen egilea delakoan. Armañongo parke naturalean izandako suteen ondorioz, sei hektarea lursail guztiz kiskalita geratu ziren, iazko martxoan eta apirilean.

Bizkaiko Auzitegiko Fiskaltzak ikerketa zabaltzea agindu zion Ertzaintzari, delitu zantzuak atzeman ondoren.

Suteak nahita piztutakoak izan zirela utzi zuten agerian erretako inguruan egindako azterketa teknikoek, eta bi kasuetan antzekotasunak aurkitu zituzten.

Karrantzako abeltzain bat atxilotu zuten joan den igandean, sute horien egilea delakoan. Ertzaintzak uste du ganaduaren jatekorako nahi zituela lursailak abeltzainak.

Balmasedan hartu zuten preso, eta dagoeneko deklaratu du epailearen aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal herriak Zer gertatu da Bizkaian? Suteak Delituak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Albisteak Ekologia azken ordukoa Abeltzaintza