Gizartea -

Eraiste-lanak Bilbon

Artxandako jolas-parkearen eraiste-lanen hirugarren fasea hasi da

Jolas-parkea 1990an itxi zuten, baina eramuaren egoera txarra zela eta, Foru Aldundiak dena eraistea erabaki du. Lanak lau hilabetez luzatuko dira.

Trabajos de demolición del Parque. Foto: EiTB.
Demolición de una de las características pirámides rojas del complejo de ocio.
Artxandako jolas-parkea eraisten hasi dira

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Artxandako jolas-parke ohiaren eraiste-lanen hirugarren fasea hasi da asteazken honetan Bilbon. Parkea 1990tik itxita zegoen.

Aurreko bi asteotan parkeko elementuak eskuz eta hondakinen tratamendua aztertuz kentzen ibili dira, Bizkaiko Foru Aldundiak agiri batean jakinarazi duenez.

Parkeko instalazioen egoera txarra eta horrek ekarri ahal duen arriskua dela eta, Foru Aldundiak dena eraistea erabaki du. Horretarako, lau hilabete eta 850.000 euroko aurrekontua izango ditu.

Datozen asteotan bulegoen erakinak, takilak, kafetegiak eta abarreko zerbitzuak eraitsiko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Bizkaia Gizartea bideoak Albisteak Aisia Euskadin Artxanda albisteak